'Sarri sarri, sarri sarri, sarri sarri...' 36 urte Martuteneko ihesalditik
San Fermin egunarekin batera, Martuteneko espetxetik ihes egin zuten Sarri eta Piti euskal presoek.
36 urte bete dira gaur. San Fermin egunarekin batera, Martuteneko espetxetik ihes egin zuten Sarri eta Piti euskal presoek. Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea oreretarrak espetxean Imanol kantariak kontzertua eman ostean, bafle batean ezkutatuta lortu zuten ihes egitea Martuteneko kartzelatik.
Ihesaldia, Kortatu taldearen Sarri sarri abestirako inspirazio bilakatu zen.
Pikabea ihes egin eta bi urtera atxilotu zuten, 1987ko urrian Frantziako Estatuan eta Espainiako Estatura estraditatu. 2000 urteko martxoan atera zen aske oreretarra.