Altzateko lurzoruaren azterketa eta tratamendua hasiko dute
Proiektuaren lehenengo fasean eraikitzea aurreikusten den lursailetan, lurzoruko laginak bildu, aztertu eta tratatuko dira.
Lehenengo fasea eraikiko duten lursaila aztertzen eta tratatzen hasiko dira. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Irunkortasuna eta Ingurumen Sailak baimena eman zion Altzateren eraikuntza enpresari azterketa zehatza eta tratamendu espezifikoa egiteko. Lan horiek aste honetan bertan hasiko dituzte Lezon eta proiektuaren lehenengo fasean eraikitzea aurreikusten den lursailetan, lurzoruko laginak bildu, aztertu eta tratatuko dira.
