Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta elkarretaratzea egingo dute bihar arratsaldean Errenteria-Oreretako Zumardian. 19:00etan izango da.
36 urte bete ziren atzo, Joseba Sarrionandia 'Sarri' eta Iñaki Pikabea 'Piti' euskal presoek Martuteneko espetxetik ihes egin zutenetik. Piti, oreretarra, atzera begira jarri da ihesaldi sonatuaz hitz egiteko.
Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea deitu du Erriberako hilketa gaitzesteko. Udalak bat egin du mobilizazioarekin.
Emakumeen Traineru Elkartearen (ETE) sorreraren erdi-erdian izandakoa da oreretarra. Aurten, urrats bat aurrera egin, eta Kantauriko Arraun Elkartearekin (KAE) elkarlanean hasi dira, indar gehiagoz jarduteko.
Bi partida jokatu zituzten atzo kontzejupean, txapelketako lehenengoak. Bi norgehiagoketan gerriko gorria jantzi zuten bikoteak izan ziren nagusi.
Abuztuaren 7an Kanaria uharteko La Palman jokatuko dute federazioen arteko txapelketa. Navartrail kopa ia poltsikoan du, laugarren proba irabazita.
09:00etan hasiko dituzte dianak eta ibilbidea Herriko plazan bukatuko dute.
Gizon batek koinata zuen emakumea Nafarroako errepide batean labankadaz hil eta ihes egin du. 43 urte zituen Maria Pilar Berrio Jimenezek.
Proiektuaren lehenengo fasean eraikitzea aurreikusten den lursailetan, lurzoruko laginak bildu, aztertu eta tratatuko dira.
Haurrentzako antzezlana Haurtzaro Ikastolako anfiteatroan egitekoak ziren. Eguraldia dela eta, ekitaldiaren tokia aldatu dute.
Aspalditik datorkio argazkilaritzarako afizioa sanjuandarrari, baina semea arraunean hasi zenean, itsasoari begira jarri zuen batez ere objektiboa. Milaka atera ditu. Aski ezaguna da Josu Z. sinadura arraunean.