Pilar Berrio Jimenezen hilketa salatuko du mugimendu feministak
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta elkarretaratzea egingo dute bihar arratsaldean Errenteria-Oreretako Zumardian. 19:00etan izango da.
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta elkarretaratzea egingo dute bihar arratsaldean Errenteria-Oreretako Zumardian. 19:00etan izango da. Pilar Berrio Jimenezen hilketa salatuko dute gogor. Berrio atzo hil zuen labankadaka 41 urteko gizon batek emakumearen seme-alaben aurrean. Hiltzailea ihesi atera eta ez dute oraindik atzeman. Berrioren koinatu ohiaren bila ari dira Foruzaingoa eta Ertzaintza elkarlanean.
Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera protesta elkarretaratzean.
Berriorena Euskal Herrian urtea hasi denetik izandako laugarren hilketa matxista da. 2003az geroztik Euskal Herrian 111 hilketa matxista izan dira Berria egunkariak bildutako datuen arabera.