Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
JOSU ZELAIARAN. ARGAZKILARIA.

[Elkarrizketa] “Jendeak argazkiak eskatzeko hots egiten dit”

Aspalditik datorkio argazkilaritzarako afizioa sanjuandarrari, baina semea arraunean hasi zenean, itsasoari begira jarri zuen batez ere objektiboa. Milaka atera ditu. Aski ezaguna da Josu Z. sinadura arraunean.

Josu Zelaiaran, kamara eskuan itsasoari begira.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2021/07/08

Nola hasi zinen arrauneko argazkiak ateratzen?
Betidanik gustatu zait argazkilaritzaren mundua. Arrauneko argazkiak egitera semea [Jon Ander Zelaiaran] arraun egiten hasi zenean murgildu nintzen, 2009an. Batelak, trainerillak, aulki mugikorrekoak… denetik ateratzen hasi nintzen. Semearen lagunei argazkiak CDetan ematen hasi nintzen aldi berean. Ondorenean hasi nintzen ateratzen nituen irudien galeriak Picassara, Google Photos-era eta Facebook-era igotzen. Azken honetan argazkiengatik nago, bestela sekula ere ez nuke sare sozial hori erabiliko!

Sanjuandarra zara, San Juango ontziei ateratzen dizkiezu argazkiak, baina haiekin batera lehian dabiltzan beste guztiei ere, ezta?
Bai, hala da. Denei. Lehen gehiago San Juani ateratzen nizkion, orain Getariari [kar, kar]. Semeak klub aldaketa egin du, eta orain Getariako traineruan dago. Baina saiatzen naiz denei ateratzen, nahiz eta San Juani gehiago atera izan dizkiodan, eta besteei gutxiago. Besteei asko atera izan banizkie, erokeria izango zen niretzat!

Bitxia da, aldi berean, ateratako irudiak denen eskura jartzen dituzula, libre.
Hala da, bai. Hasieratik egin dut horrela. Argazkietan nire sinadura txikian jartzen dut, eta hortik aurrera jendea libre da horiek deskargatu, nahi duen erara moztu, eta erabiltzeko. Badago jendea sareetara igotako argazki horiek eskatzen dizkidala kalitate handiko formatuan.

Eta jende askok eskatzen dizkizu?
Bai, bai. Izaten ditut eskaerak, dezente gainera. Jendeak argazkiak eskatzeko hots egiten dit, eta saiatzen naiz haiekin kunplitzen. Argazkilaritza nire afizioa da, nik beste lanbide bat dut. Horretarako denbora behar da, adibidez ateratako argazkiak mozteko edo sinadurak toki egokian jartzeko.

Arrauneko milaka eta milaka argazki ateratakoa zara. Kalkulatu al duzu zenbat atera dituzun?
Ezinezkoa da hori! Ezin esan zenbat argazki atera ditudan. Milaka eta milaka, hori bai. Esan dudan bezala, semea jarraitu izan dut gazte-gaztetan arraunean hasi zenetik, eta estropada ia guztietan harekin egon naiz, hura zegoen ontziko argazkiak nahiz beste guztienak ateratzen.

2009tik arrauneko argazkiak ateratzen. Zure objektibotik ikusi al duzu nola eboluzionatu duen arraunak?
Ez naiz teknikoa, baina esango nuke asko-asko ez dela aldatu arrauna ordutik hona. Beharbada materialetan bilakaera izan da, baina ezingo nuke esan aparteko aldaketak egon diren ala ez.

Eta ateratako argazki horien artean, baten bat al duzu gogoan bereziki?
Bai. Adibidez, ligak hasi baino lehen Mutrikun test moduko bat egiten zuten. Urte batean, Arkoteko proa uretara erori zen, eta justu une hori harrapatu nuen. Beste batean, San Juango Gazte Mailakoek trainerilletako Euskadiko Txapelketa irabazi zutenean, arraunlarietako batek bandera astindu eta makila hautsi zuen, bertan zegoen nire semea; Kontxan ere argazki politak atera izan ditut. Oso une berezia izan zen aurtengo Getariako estropadaren bukaera [ekainaren 20an]. Getariak irabazi zuen, justu San Pedroren aurretik sartuta. Helmugara iristean arraunlari guztiak zutik jarri ziren, Andoni Galarraga oroitzeko. Oso hunkigarria izan zen hori, polita. Ez naiz Getariakoa, baina ondoan bertako jendea zegoen, eta oso-oso emozionatuak ikusi nituen.

Toki bereziak dituzu argazkiak ateratzeko estropada eremuetan?
Pasaiako badian, estropadak goizean direnean, Donibaneko gaztelutik atera ohi ditut argazkiak; arratsaldez direnean, San Pedroko Torretik. Eta jendearekin oso ondo moldatzen naiz, oso jarrera ona dute nirekiko. Esaterako, duela bi urte Iñaki Perez KAEko zuzendaritza batzordeko kideak gonbidatu ninduen KAE1 Ligako estropada guztiak ontzian jarraitzeko, argazkiak atera ahal izateko. Asko eskertzen dira horrelakoak, oso gustura ibili nintzen.

Ordu pila pasako dituzu ordenadore aurrean argazkiak-eta aukeratzen. Familiak zerbait esaten al dizu?
Ez. Arraunaren kontuarekin asko bidaiatu dugu, Kantauri osoan egon gara. Eta jarraitzeko asmoa dugu. Iazkoa urte arraroa izan zen pandemiagatik, baina bai, jarraitzeko asmoa dut. KAEkoek agiria eman didate argazkiak atera ahal izateko. Eta harreman handia egin dut beste herrietako jendearekin, jende asko ezagutu dut.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.