Alaberga, Pontika eta Beraun txistularien hurrengo geltokiak
09:00etan hasiko dituzte dianak eta ibilbidea Herriko plazan bukatuko dute.
Udako denboraldian hilabete honetako igandeetan udal txistularien banda zein auzoetan ibiliko den jakinarazi du. Hala, igande honetan Alabergan izango dira diana egiten, hilaren 18an, Pontikan, eta 25ean, Beraunen. 09:00etan hasiko dituzte dianak eta ibilbidea Herriko plazan bukatuko dute.