Lezoarrak ere Aiako Harria argitzera joango dira bihar
16:00etan gelditu dira kioskoan Elurretxe aldera joateko. Behin han egonda, eta iluntzera arte, bertsolariak eta dantzariak izango dira besteak beste.
Gure Eskuk Aiako Harria argitzeko erronka egin du biharko (larunbata). Mendia alderik alde argiztatu nahi dute erabakitzeko eskubidearen alde indarra metatzeko, eta argi hori eskualde osoan nahiz harago ikus dadila. Lezoarrei ere hara joateko deia egin diete herriko lantaldeak.
Aiako Harrirantz joateko biharko 16:00etan gelditu dira, Lezoko Gure Eskuk jakinarazi duenez. Handik Elurretxera joango dira. Iluntze alderako egin nahi dute argien iniziatiba (frontala eramatea aholkatu dute), eta mendira iritsi eta eguzkia joaten hasi bitartean hainbat saio izango dira, tartean bertsolariak eta muxikoak izango direlarik. Afaria eraman behar da, baita mendirako arropa egokia ere.
2022an Euskal Herria eta Katalunia batuko dituen iniziatiba erraldoia egin nahi dute. Biharkoa, horren lehen harria izango da, Aiako Harrian Euskal Herriko zatia, eta Pedraforcan da Kataluniakoa.