
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean, Gamon Zumardian. Maria Pilar Berrio Jimenez izan dute gogoan.

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin dute Maria Pilar Berrio Jimenezen hilketa salatzeko. Indarkeria matxista lehen planora eramateko eskatu dute.

Bukatu berri dena ikasturte aldrebesa izan dute Oroitzene AEKn, koronabirusagatik. Hala ere, ezarritako taldeak bete, eta beste bi berri sortu direla jakinarazi du Lizarazuk.

Ia mende bat betetzeko atarian, 'Oarso' aldizkariaren 56. zenbakia kalean izango da datorren astean. Herritarren artean doan banatuko dute.

Oarsoaldea Berpiztu egitasmoa aurkeztu dute. Egoera zaurgarrienean dauden eskualdeak laguntzeko programaren parte da, bertan inbertsioak egiteko.

Haizea kontran izan du Carrascok beti: arantza bifidoarekin jaio zen, eta, gerora garatu ditu lupusa eta Lyell sindromea. Autobiografia batean jaso du horiekin nola bizi den.

Burujabetzaren olatu berria datorrela aurreikusten du Gure Eskuk, eta, horregatik, gizartea aktibatu behar dela. Hasteko, Aiako Harrian ekitaldia egingo dute bihar arratsean, tontorrak argiztatuz.

Horietatik lau bihar izango dira jokoan Donostiako eremuan. KAE1 eta KAE2ko ontziek estropada bakarra dute, beste ligetakoek bi.

Portu Agintaritzak 2017an Ziritza eraikinaren erabileragatik udalari jarritako salaketa atzera bota eta herriari laga dio etxea. Kultur aro berri baten hasiera dela sinetsita daude Trintxerpeko elkarteak.

Tokiko gobernantzaren gaineko udako ikastaroa hartuko du Lekuona Fabrikak irailean. Izurriaren ondoko agertokiaz hausnartuko dute.

Oposizioko koalizioak legealdi erdiaren balorazioa egin du: "Egungo udal gobernua herritarrengandik urruti dago".

Erakusketak, saskibaloi txapelketa, Soinuenea eta Biyurrienearen arteko kolaborazioa... Ekitaldi guztiz ezberdinekin gozatzeko aukera egongo da.

16:00etan gelditu dira kioskoan Elurretxe aldera joateko. Behin han egonda, eta iluntzera arte, bertsolariak eta dantzariak izango dira besteak beste.

Zerbitzu honekin ordainagiria euskaraz jasotzeaz gain, fakturak zuzenean bidaliko ditu Gipuzkoako Foru Ogasunera.

Datorren 10 urteetara begira, klima aldaketa gelditzeko eta honek eragindako inpaktuetara egokitzeko plan bat osatu nahi du udalak.

Joan den asteko ostegunarekin alderatuz, tasak bikoitza baino gehiago dira. Proportzioan kasu gehien Oiartzunen atzeman dituzte.

Asteartean egingo du Lezoko Jai Batzordeak bilera, 19:30ean, Gezala Auditoriumean. Besteak beste, santakrutzen gaia jorratuko dute.

Piraguistak Irunen eta Zumaian izango dira larunbat eta igandean. Bidasoa ibaiaren jaitsiera eta Urola ibaiaren igoera-jaitsiera egingo dituzte.

Hiru partida jokatu dituzte kontzejupean. Datorren asteazken eta ostegunean jarraituko dute Txost pilota elkarteak antolatzen duen txapelketarekin.

Astebete eta egun bat daramate greban etxez etxeko langileek hitzarmen bat eskatuz.