Astebetean, Oarsoaldeko herrietako COVID-19aren tasak nabarmen hazi dira

Joan den asteko ostegunarekin alderatuz, tasak bikoitza baino gehiago dira. Proportzioan kasu gehien Oiartzunen atzeman dituzte.

Aste honetan, astelehenetik ostegunera, COVID-19agatik 69 pertsona kutsatu dira Oarsoaldean: 33 Errenteria-Oreretan, 16na Pasaian eta Oiartzunen, eta lau Lezon. Horren ondorioz, lau herrietako tasak bikoitza baino gehiago hazi egin dira.

Jarraian, aste honetako positiboen bilakaera eta tasak, herriz herri.

  • Errenteria-Orereta. Tasa: 171 (uztailaren 1eko ostegunean 69koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 18-6-4-5.
  • Pasaia. Tasa: 185 (uztailaren 1eko ostegunean 89koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 6-5-2-3.
  • Oiartzun. Tasa: 250 (uztailaren 1eko ostegunean 77koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna):1-5-7-3.
  • Lezo. Tasa: 164 (uztailaren 1eko ostegunean 65ekoa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna):1-0-2-1.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.