Santakrutzak, astearteko jai batzordean gogoetarako gai
Asteartean egingo du Lezoko Jai Batzordeak bilera, 19:30ean, Gezala Auditoriumean. Besteak beste, santakrutzen gaia jorratuko dute.
Lezoko Jai Batzordea osatzen duten eragileak bilerara deitu dituzte astearterako (hilak 13). 19:30ean izango da batzarra, Gezala Auditoriumean,
Lau gaiko zerrendaren gaineakoak jorratuko dituzte. Lehenik, aurreko bilerako akta onartzeko saiakera egingo dute. Ondoren, Gabonetako balorazioari ekingo diote. Hirugarren atalean, berriz, santakrutzen gaineko gogoeta eta eztabaida egiteko aukera izango dute batzordekideek; jaien gaineko erabakiak hartu beharko dituzte, osasun egoera kontuan hartuta. Bukatzeko, norberak lekarkeenari kasu egingo diote.