Asteburuan, zortzi bandera jokoan
Horietatik lau bihar izango dira jokoan Donostiako eremuan. KAE1 eta KAE2ko ontziek estropada bakarra dute, beste ligetakoek bi.
Abian diren bost arraun ligetako estropadak izango dira asteburuan, zortzi denera. Bihar (larunbata) dira gehienak, ETEko, KAE1 eta KAE2ko, nahiz Eusko Label eta EuskoTren ligetako lehiak izango baitira. Igandean hiru estropada daude. Gainera, horietako asko hurbil dira, Donostiako eremuan hainbat egingo direlako, denak bihar (larunbata).
Jarraian, asteburuko traineruen estropaden zerrenda
Larunbatean (hilak 10)
- 10:15ean, ETE Ligako seigarren estropada: Donostirarra bandera Donostian. Oarso Bidasoko partaideak: Hibaika eta San Juan. IKUSI HEMEN SAILKAPENA.
- 11:00etan, KAE2 Ligako laugarren estropada: Kaiarriba bandera Donostian. Oarso Bidasoko partaideak: Hondarribia B, Hibaika eta Trintxerpe-Illunbe. IKUSI HEMEN SAILKAPENA.
- 17:00etan, KAE1 Ligako seigarren estropada: Camargoko Udala bandera, Camargon. Oarso Bidasoko partaideak: San Pedro eta San Juan. IKUSI HEMEN SAILKAPENA.
- 17:40an, EuskoTren Ligako hirugarren estropada: Donostiarra-Turismo Castilla Leon bandera. Oarso Bidasoko partaidea: Hondarribia. IKUSI HEMEN SAILKAPENA.
- 18:15ean, Eusko Label Ligako hirugarren estropada: Donostiarra-Turismo Castilla Leon bandera. Oarso Bidasoko partaidea: Hondarribia. IKUSI HEMEN SAILKAPENA.
Igandean (hilak 11)
- 11:40an, EuskoTren Ligako laugarren estropada: Edinor Bandera Zierbenan.
- 12:00etan, ETE Ligako zazpigarren estropada: Uribarren Abaroa Bandera Lekeition.
- 12:15ean, Eusko Label Ligako laugarren estropada: Petronor Bandera Zierbenan.