Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Ziritza Etxea, herriarentzako «arrakasta bikoitza»

Portu Agintaritzak 2017an Ziritza eraikinaren erabileragatik udalari jarritako salaketa atzera bota eta herriari laga dio etxea. Kultur aro berri baten hasiera dela sinetsita daude Trintxerpeko elkarteak.

Portu Agintaritzak udalarekin sinatutako akordioak 13,5 milioi eurotik gorako lagatze ekonomikoa suposatuko du.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/07/09

230.661,95 euro zor zizkiola argudiatuta Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) udala salatu zuen 2017 urte bukaeran. Ziritza Etxea erabiltzeagatik 2012. urteaz geroztik ordaindu gabeko tasak exijitu zizkion orduan portuak udalari.

PSE-EE eta EAJk osatutako udal gobernuak argudiatu zuen 1,6 milioi eurotik gora inbertitu zituela udalak Ziritzako eraberritzean 2006. urtetik ordura arte, eta erakinaren kudeaketak berea beharko lukeela defendatu zuen.

Auzi hartako kaltetu nagusiak, ordea, Trintxerpeko elkarte eta, orobat, herritarrak izan ziren, eraikin hura baitzen barrutian ekitaldi kulturalak eta antzeko jarduerak antolatzeko zuten espazio bakarra.

2019ko urriaz geroztik Pasaiako Udalak etxearen kudeaketa PPAren esku utzi zuen, trintxerpetarren hitzetan, eragileentzako «orduan eta zailago» bihurtuz haiek antolatutako ekintzak bertan aurrera eramatea.

Elkarteak, auziaren kontra
Egoerak okerrera egingo ote zuen beldur, Trintxerpeko alor ezberdinetako 21 elkartek bat egin zuten «nazkatuta gaude» lelopean 2019ko urte bukaeran, «Ziritza Etxea herriarena da» aldarrikatzeko.

Elkartutakoen artean, Emakumeen Danborradak, Trintxer Kirol Elkarteak, Karmengo Ama Ikas Komunitateak edota Trintxerpeko Korkoiburuek, besteak beste, goratu zuten ahotsa.

Lehen aldarri hark bidea ireki zion egunera arte trintxerpetarrek egindako prozesu luzeari, orduan Ziritza Etxearen auzia bihurtutakoak herria batu baitzuen PPAri bi eskari irmo egiteko: salaketa bertan behera uztea eta eraikina «herritarrei itzultzea».

Joan den astea inflexio puntu izan da, udalak iragarri baitzuen portuak Pasaiako hainbat ekipamendu eta lursail laga dizkiola herriko gobernuari erabilera publikoa egiteko. Ondasun horien artean dago Ziritza eraikina.

Akordioaren karietara, Trintxerpeko hainbat kirol, kultura, hezkuntza, gastronomia eta merkataritza elkartek bizilagunekin partekatu nahi izan dute erabakiak suposatzen duen «arrakasta bikoitza», batetik, herritarrek elkarlanean egindako prozesuak demokrazia bera aberasten duela uste baitute, eta herria berarentzat lorpen handia delako udalak Ziritza eraikinaren eskumena eskuratu izana.

Auziak elkartutako herritarrek 2019ko azarotik egindako bilkura eta aurrerapausoei buruzko detailea bildu dute txosten batean. Alkateak salaketaren berri emandako egunetik akordioa sinatu den arte emandako pauso guztiak jaso dituzte, alegia. Adierazi dute dokumentua eskuragarri izango duela interesa eduki lezakeen edonork.

Kike Santiago eta Fernando Etxaurik, hamarnaka elkarte horien ordezkari moduan, adierazi dute azpiegituraren lagatzea ez dela bidearen amaiera, prozesu berri baten hasiera baizik: «Honekin ez da guztia bukatzen. Trintxerpeko barrutiko bizitza kulturalarentzat etapa berri bat hasten da».

Etorkizun horren parte izateko konpromiso argia adierazi dute sinatzaileek.

Rabanne, kultura berpizteko
Erabakita daude Trintxerpeko bizitza kulturala berpiztu nahi dutela, hartarako, aro berri bati ateak irekiko dizkion Rabanne Espazioa sortuz. Ziritzari izena eta izana aldatu nahi diote, berrasmatu, birsortu. «Bizilagunei espazio bat eskaini non kultura eta aisiaz gozatu ahalko duten; espazio bat non elkartu eta elkarbiziko diren proposamen artistiko eta kulturalak», aitortu dute.

Proposamen horren berri eman diote dagoeneko Izaskun Gomez alkateari, eta udalburuari publikoki gogorarazi nahi izan diote haren erantzunaren zain jarraitzen dutela iniziatiba berri hura abiarazi ahal izateko: «Bada garaia udalak lanari ekiteko, berehala hitzartzeko, herritarrekin batera, espazio horren erabilerak zeintzuk izango diren».

Elkarlanean aritzeko gogoa helarazi diote elkarteek udal gobernuari, gardentasunaren bidetik: «Egin dezagun arraunean norabide berdinean, isilune susmagarririk gabe, jarrera iheskorrik gabe, zintzotasun eta prestutasunez».

Galdekizun horrekin, ez dute ahaztu nahi izan ospatzeko unea dela, eta eskerrak eman dizkiete aldarrikapen urte hauetan zehar bidelagun izan dituzten elkarte eta norbanakoei.

Erlazionatutako edukiaPortuak hainbat lursail eta ekipamendu doan lagako dizkio udalari
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.