Trikitixa jaialdia egingo dute datorren igandean, Arizmendienean
Auntxa Trikitixa Eskolak antolatuta, Irungo zein Oiartzungo trikitilariek saioa eskainiko dute. Soinu txikia jotzen duten musikarien bertsioak taularatuko dituzte.
Datorren igandean, hilak 18, trikitixa jaialdia antolatu du Auntxa eskolak. 12:00etatik aurrera, Urdinola-Arizmendieneko lorategian Irungo konserbatorioko eta Auntxa Trikitixa eskolaren arteko elkartrukatze jaialdia egingo dute.
Soinu txikia jotzen duten hainbat musikariren bertsioak joko dituztela jakinarazi dute. Sortzaile horiek zerrendatu dituzte: Esne Beltza, Kepa Junkera, Gozategi, Laja, Esne Beltza, Flaco Jimenez…
Horrez gain, trikitilariek jo ohi dituzten fandango eta arin-arinak ez dira faltako.