[Bideoa eta Galeria] Sua piztu da Biteri kaleko etxebizitza batean

Suhiltzaileak itzaltzen ari dira, eta Biteri kalea moztuta dago.

sutea biteri kalean suhiltzaileak Suhiltzaile bat, azken pisuan sortutako sutea itzali nahian [Arg.: June Romatet].

Sua piztu da Biteri kaleko etxebizitza batean, Casa Mateon, zehazki. Une honetan Biteri kalea moztu du udaltzaingoak eta suhiltzaileak bertan dira. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, arratsaldeko bost eta erdietan piztu da sua etxebizitza batean, baino ez dute azaldu zein izan diren sua pizteko arrazoiak.

Bi gizonezko eraman dituztela ere jakinarazi dute, baina ez dute zehazterik izan erredurengatik eraman dituzten edota kea arnastuta. Zein osasun etxera eraman dituzten ere ez dute zehazterik izan. Momentuz ez dute lortu itzaltzerik eta lanean jarraitzen dute suhiltzaileek.

Beheko argazkiak June Romatetek atera eta Hitzari helarazi dizkio.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.