Hibaikako emakumeak hirugarren sailkapen orokorrean

Bi hitzordu izan dituzte emakumeek asteburuan, Donostian larunbatean eta Lekeition igandean. KAE2 Ligan estropada bakarra jokatu dute asteburuan. Donostian izan zuten hitzordua.

Hibaika ETE Liga Hibaikako ETE LIgako trainerua artxiboko irudi batean. Argazkia: Hibaika Arraun Elkartea

Asteburuan lehia izan dute ETE Ligan eta KAE2 Ligan Hibaikako arraunlariek. Bi hitzordu izan dituzte emakumeek asteburuan, Donostian larunbatean eta Lekeition igandean. Lehenean hirugarren sailkatu ziren errenteriarrak eta 9 puntu eskuratu, 11:10:50 denbora eginda. Lekeitioko estropadan, berriz, laugarren sailkatu eta 8 puntu poltsikoratu zituzten, 11:21:53 denbora eginda.

Sailkapen orokorrean hirugarrena da Hibaika 62 punturekin Tolosaldea eta Deustuko ontzien atzetik.

Datorren asteburuko hitzordua Zumaian dute, larunbatean 18:00etan.

KAE2 Ligan estropada bakarra jokatu dute asteburuan. Donostian izan zuten hitzordua eta zortzigarren sailkatu ziren errenteriarrak hiru puntu eskuratuta; sailkapen orokorrean ere postu horretan dira Hibaikakoak, zortzigarrenak.

Datorren igandean Portugaleten izango dira lehian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.