Hilerriko sarrera konpondu dute, irisgarritasuna hobetzeko
Hilerrira sartzeko eskailerak kendu eta arrapala jarri dute horren ordez. Irisgarritasun obra horiek baliatuta, sarrera nagusi osoa itxuraldatuko dute.
Hilerriko sarreraren itxura aldatu egin dute. Pertsona guztien irisgarritasuna bermatzeko obrak egin dituzte. Horrela, lehen zeuden eskailerak kendu eta arrapala jarri dute.
Maiatzean hasi ziren obrak, eta 24.188,90 euro inbertitu ditu Oiartzungo Udalak.