Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Errenteria-Orereta arpilatu zutela 43 urte bete dira gaur

Ero moduan sartu ziren Errenteria-Oreretara. Bazterrak nahastu, saltokietan lapurtu, erakusleihoak lehertu, balkoi eta leihoetara tiro egin, atarietan pisa eta kaka egin... Argazki iluna utzi zuten Espainiako Estatuko 200 poliziatik gora udalerrian, beste behin ere, duela 43 urteko uztailaren 13an.

Poliziak, Teo gozotegian lapurtzen. Poliziak, Teo gozotegian lapurtzen.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/07/13

Ero moduan sartu ziren Errenteria-Oreretara. Bazterrak nahastu, saltokietan lapurtu, erakusleihoak lehertu, balkoi eta leihoetara tiro egin, atarietan pisa eta kaka egin… Argazki iluna utzi zuten Espainiako Estatuko 200 poliziatik gora udalerrian, beste behin ere, duela 43 urteko uztailaren 13an.

Greba orokorrean murgilduta dago herria. German Rodriguez hil zuten Iruñean Espainiako Poliziek eta bi egun geroago Joseba Barandiaran Donostian; bi gazte hiru egunean hil dituzte. Beraun auzoko bi bizilagun balaz zauritu ditu poliziak, eta beste asko eta asko kolpatu; greba orokorrarekin jarraitzea erabaki du asanbladak. Haserrea eta amorrua da nagusi Errenteria-Oreretako kaleetan, Euskal Herriko beste askotan bezala, lantegiak eta komertzioak itxita, eta jendea kalean.

Testuinguru horretan, jendea kalean manifestazioan zegoela heldu dira antidisturbioen hogei furgoneta edo autobus, Kaputxinoetako tuneletik barrena, herrira. Basati aritu dira. Miranda de Ebrotik (Burgos) heldutako Espainiako Poliziaren erreserba konpainiakoak dira.

Garaiko egunkarien azaletara eta telebistako informatiboetara eraman dute Errenteria-Orereta, bolo-bolo dabilen irudiagatik: Espainiako Polizia Zumardian zen Teo gozotegiko erakusleihoa txikitu, pastelak lapurtu eta jaten azaltzen da.

Denbora pasa izanak ez du argazki hura ezabatu,  ezta gertaera latz eta gordinak ere. Herriari lapurtzera heldu ziren, herria arpilatzera, eta irudi hori betirako geldituko da herriaren memorian.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.