Udalak eta Udalbiltzak sinatu dute akordioa. Konpainia batek Oiartzunen egonaldia egingo du, eta herrian egitasmotik sortutakoak ikusi ahal izango dira.
Aska Itzank Animaliyak (AIA) elkarteak erakusketa mugikorra prestatu du, herriko hainbat txokotan erakusteko. Linas Kortarenak dira argazkiak.
Hiru etxebizitzetan izan ezik, gainerako bizilagunak laster itzuli ahalko dutela beren etxeetara uste du udalak. Eraikina egokitzen ari dira jada.
Herriko gazteek gidatutako bisita gidatuak egingo dituzte. XVIII eta XX mendeen artean "murgiltzeko" aukera emango duela ziurtatu dute.
Asteburu honetan jokatu dute, lehenengo aldiz, Biyurri Saskibaloi Txapelketa. Hamahiru taldek hartu dute parte, eta giro ona sortu da kantxan.
Datorren ostiraletik igandera, Karmengo 'ez-jaien' karietara, kulturaz eta aisiaz gozatu ahal izateko hainbat jarduera prestatu dituzte bizilagunek.
Ero moduan sartu ziren Errenteria-Oreretara. Bazterrak nahastu, saltokietan lapurtu, erakusleihoak lehertu, balkoi eta leihoetara tiro egin, atarietan pisa eta kaka egin... Argazki iluna utzi zuten Espainiako Estatuko 200 poliziatik gora udalerrian, beste behin ere, duela 43 urteko uztailaren 13an.
Arratsaldeko zerbitzurik ez du eskainiko irailaren 10era arte Zu! Zure Udala zerbitzuak.
'Tomate berde frijituak' filma ikusteko aukera egongo da bihar arratsaldean, Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan. Talde feministaren lehen ekitaldia izango da.
Aurreikusita zegoen elizaren azpiko igogailua atzotik hilaren 23ra arte egotea geldirik, baina obrak oraindik hasiko ez direla iragarri du udalak.
Kamioi gidaria kabinan atera ezinik gelditu da eta suhiltzaileek atera dute. Gidaria Donostia ospitalera eraman dute anbulantzian.