[Eguneraketa] Sua kontrolpean, eta bi pertsona erredura arinekin zaurituta

Suaren iturria galdara bat izan dela jakinarazi dute. Suhiltzaileek bertan jarraituko dute ikuskatzen.

Suhiltzaileak lanean Biteri kaleko etxebizitzako sua itzaltzen. Suhiltzaileak lanean Biteri kaleko etxebizitzako sua itzaltzen.

Suhiltzaileek lortu dute Biteri kaleko etxebizitza batean piztu den sua kontrolpean hartzea. Hala ere, etxearen egitura zaharra dela eta zati handi bat egurrezkoa dela kontuan hartuta ikuskatzen jarraituko dute. Udalak eman du informazioa. Bi pertsona eraman dituzte Donostia Ospitalera, biak erredura arinekin. Suaren iturria galdara bat izan dela jakinarazi dute, gainera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.