Kamioi bat errepidetik atera da AP-8an

Kamioi gidaria kabinan atera ezinik gelditu da eta suhiltzaileek atera dute. Gidaria Donostia ospitalera eraman dute anbulantzian.

KAmioia errepidetik aterata. Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak

Goizean goizetik euri zaparrada handiek hainbat arazo eragin dituzte errepideetan. Errenteria-Oreretan, zehazki, kamioi bat errepidetik atera da AP-8an eta pendiz batean behera joan. Gidaria kabinan harrapatuta gelditu da, ezin irten, eta Donostiako suhiltzaileak bertaratu eta atera dute. Suhiltzaileek beraiek emandako informazioaren arabera, gidaria kabinatik aterata, lepokoa jarri diote eta anbulantziaraino eraman. Bertatik Donostia ospitalera eraman dute kamioi gidaria buruan kolpea hartu duela eta ordu pare batez obserbazioan izateko.

Duela ordubete inguru bukatu dituzte lanak bertan suhiltzaileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.