Udako ordutegia izango du Zu! zerbitzuak irailera arte

Arratsaldeko zerbitzurik ez du eskainiko irailaren 10era arte Zu! Zure Udala zerbitzuak.

Zu! Zure udala zerbitzua martxan jarritako lehenengo egunetan. ordutegia udako sasoira moldatu du udalak.

Udako hilabeteetan ordutegia moldatuko du Zu! Zure Udala zerbitzuak, eta horrenbestez, irailaren 10era arte, goizetik eguerdira izango da erabilgarri udal zerbitzua. Hala, astelehenetan 07:30etik 14:00tara izango da zabalik Zu! eta asteartetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.

Irailaren 10era arte izango da udako ordutegia indarrean, eta hortik aurrera ordutegi arruntera itzuliko da zerbitzua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.