Euskadi etorbideko igogailuak berritzeko lanak ez dira oraindik hasiko
Aurreikusita zegoen elizaren azpiko igogailua atzotik hilaren 23ra arte egotea geldirik, baina obrak oraindik hasiko ez direla iragarri du udalak.
Hilaren 12an (atzo, hain zuzen ere) Euskadi etorbideko igogailu publikoak (Karmengo Amaren elizaren ondokoak) berritzeko lanak hasiko zirela iragarri zuen udalak. Dena den, azaldu ez dituzten arrazoiengatik, Oronari eskatu diote obrak atzeratzeko.
Data berriak baieztatzen dituztenean beste abisu bat pasako dutela adierazi dute udaletxeko langileek. Eragozpenengatik barkamena eskatu dute.