'Asteburu kulturala' antolatu du Trintxerpeko Jai Batzordeak
Datorren ostiraletik igandera, Karmengo 'ez-jaien' karietara, kulturaz eta aisiaz gozatu ahal izateko hainbat jarduera prestatu dituzte bizilagunek.
Trintxerpeko Jai Batzordeak Asteburu kulturala antolatu du Karmengo jaiak izango liratekeen datorren egunetan kulturaz eta aisiaz goza dezaten bizilagunek; indarrean dauden neurriak errespetatzea ahalbidetzen duen eskaintza prestatu behar izan dute aurten.
Antolatzaileek gogora ekarri nahi izan dute musukoa jantzi, gutxieneko distantzia mantendu eta eskuak garbitzea ezinbestekoa izango dela ekitaldietan segurtasuna bermatzeko. Jarduera bakoitzerako gehieneko edukiera bat ezarri dute, eta tokia betetzean espazioak itxiko dituzte.
Aranederreko ekitaldi guztietan sarrera eta ilara frontoiaren aldetik egin beharko da, eta batzordeak gomendatu du ekitaldiak hasi baina 15 minutu lehenago bertaratzea guneetara, “sarrera ordenatua izan dadin”.
Honakoak da prestatu duten egitaraua:
- Hilak 16, ostirala. 16:00etatik 20:00etara haur eta gazteentzako puzgarriak Gernika plazan.
- Hilak 16, ostirala. 20:00etatik 21:30era bakarrizketa Bocabeats Comedia taldearen eskutik, Aranederreko pistetan.
- Hilak 16, ostirala. 22:30ean kale zinema: Padre no hay mas que uno, Aranederreko pistetan.
- Hilak 17, larunbata. 12:00etan haurren antzerkia: Azken eguzkilorea (patata tropikala), Aranederreko pistetan.
- Hilak 17, larunbata. 18:30etik 20:00etara dantza erakustaldia Dantza-Tu akademiaren eskutik, Aranederreko pistetan.
- Hilak 17, larunbata. 23:00etan Esti eta Mikel Markezen kontzertua Aranederreko pistetan.
- Hilak 18, igandea. 11:30ean zumba saioa Dantza-Tu akademiaren eskutik, Aranederreko pistetan.
- Hilak 18, igandea. 13:00etan kontzertua Trintxerpe Illunbe musika bandaren eskutik, Azokan.
- Hilak 18, igandea. 16:00etatik 20:00etara haur eta gazteentzako puzgarriak Gernika plazan.
Edukieren mugak eta informazio gehiago, Trintxerpeko Jai Batzordearen Facebook orrian.