Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

'Lanera bizikletan' bigarren fasean sartuko da; ABB-Niessen aukeratu dute

35 enpresek eta 96 langilek hartu dute parte lehen fasean. ABB-Niessen hautatu dute baldintza guztiak betetzen dituelako; bizikleta aparkalekua jarriko dute hor.

lanera bizikletan diagnosia 'Lanera bizikletan' egitasmoan parte hartzen duten Oarsoaldeko eragileak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/07/14

Lanera bizikletan egitasmoa bigarren fasean sartu dela iragarri dute gaur. Pasa den irailean hasi zen mugikortasuna sustatzen duen proiektua.

35 enpresek eta 96 pertsonek hartu dute parte analisia egiten. Azterketa horren helburua zen bizikletaren erabilera eta egoera zein den Oarsoaldean. Industriaguneetara joateko bideak aztertu dituzte, baita eremu horien barrukoak ere. 26 industriagune aztertu dituzte guztira.

Horrez gain, eskualdeko langileen iritzia jaso dute, lantokira bizikletan joateari buruz. Modu horretan joateko dituzten erraztasun eta zailtasunei buruz galdetu diete, baita bizikleta garraiobide bezala erabiltzeko dituzten baldintzei buruz ere.

ABB-Niesen eta Don Bosco

Behin diagnosia eginda, ABB-Niessen enpresa hautatu dute zuzeneko lankidetzan aritzeko. Modu horretan, langileak bere lantokietara pedalei eraginda joatea sustatu nahi dute.

“ABB–Niessen enpresa hautatu dute baldintza guztiak betetzen dituelako, hala nola iraganean mugikortasun jasangarriko ekintzak egin izana eta Foru Aldundiarena den bidegorri baten inguruan egotea, Arditurriko bidegorriaren inguruan”, adierazi dute Lanera bizikletan egitasmoaren sustatzaileek.

Don Bosco ikastetxeko ikasleek sortutako aparkalekua jarriko dute ABB-Niessenen. Rafael Romero Mugikortasun diputatuaren aitortza jaso dute, egindako lanagatik. “Iraunkortasun, ekitate eta eraginkortasunarekiko” izan duten atxikimendua txalotu du Romerok.

“Asko aurreratu dugu”

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko zuzendari Ander Iturriren iritziz, gaur aurkeztu diren datuek erakusten dute “asko aurreratu” dela mugikortasun jasangarrian. Hala ere, oraindik bide luzea egiteko dagoela gaineratu du, eta erakundeek bidegorriak hobetzen jarraitu behar dutela.

Diagnosiko hainbat datu eman dituzte:

  • Inkestari erantzun diotenen % 46,7k bizikleta erabili du noizbait lantokira joateko.
  • % 73,3k gutxiago kutsatzen duten eta osasungarriagoak diren garraiobideak erabiliko lituzke autoaren edo motoaren ordez. % 17,3k aukera hori planteatuko luke.
  • Inkestari erantzun diotenen % 80k adierazi duen desabantaila nagusia da joan-etorrietan denbora gehiago behar dela eta bizikletaz joateko azpiegitura segururik ez dagoela.
  • % 15ek argudiatzen du bizikletak gordetzeko leku segururik ez dagoela. Txirrindulariei ematen zaizkien zerbitzuen barruan, % 20k baino ez ditu eskaintzen bizikleta aparkaleku seguruak eta dutxadun aldagelak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.