Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Errenta aitorpena euskaraz egiteagatik, sariak

Oarsoaldean ogasunaren aurrekoak euskaraz egin dituztenek jada jaso dituzte zozketan esleitu dizkieten sariak. Herri bakoitzeko bat eman dute.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2021/07/14

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak —bertan ordezkaritza dute eskualdeko lau udalek— jakinarazi ditu 2020. urteko errenta aitorpena euskaraz egiteagatik sariak jaso dituztenen izen-abizenak. Jasotako hautagai guztien artean, herriz herrikako zozketak egin zituzten hilaren 7an, San Fermin Egunarekin bat. Beraz, euskaraz aitorpena egin eta horren egiaztagiria entregatzeagatik bi lagunentzako otordu bana jaso dituzte lau irabazleek, Oarsoaldeko herri bakoitzeko bana, alegia.

Errenteria-Oreretako irabazlea Imanol Miner Aristizabal izan da. Hark Gaztelu jatetxean otordu paregabeaz gozatzeko aukera izango du. Sari emate ekitaldian Errenteriako Hizkuntza Berdintasunerako zinegotzi Itziar Ostolaza eta Gaztekuko sukaldari Aritz Ertzibengoa izan zituen alboan.

Errenteria-Oreretako irabazle Imanol Miner (erdian), Gazteluko Aritz Ertzibengoaren eta Hizkuntza Berdintasuneko zinegotzi Itziar Ostolareneskutik saria jasotzen.



Lezoko irabazleak Kaialde jatetxean ederki jateko aukera irabazi du: Josu Maritxalar Elorza da. Albiste honekin doazen argazkietan haren emazte Aitziber Otaño ageri da, Ion Pombar Lezoko Udaleko Euskara zinegotziaren eskutik zorioneko bonua jasotzen.

Lezoko irabazle Josu Maritxalar da, baina haren emazte Aitziber Otañok jaso zuen saria Ion Pombar Euskara zinegotziaren eskutik.



Pasaian, berriz, Luziano Ollokiegi Eizagirre zergaduna izan da zozketaren garaile. Donibaneko Ontziolan bapo jateko eskubidea lortu du, beraz. Sari emate ekitaldian RKA aholkularitza etxeko Maria Badiolarekin eta Euskara zinegotzi Loreto Osarekin ageri da. Pozik, nola ez.

Ezkerrean, Pasaiako irabazlea: Luziano Ollokiegi Eizagirre. Haren ondoan daude Loreto Osa Euskara zinegotzia (erdian) eta RKA aholkularitza etxeko Maria Badiola.



Iosune Cousillas. Hura Oiartzungo irabazlea. Eta gastronomia grina asetzeko areto Esnoiz jatetxea izango du. Albiste honetako irudian ageri denez, Josu Delgado Euskara zinegotziak eman zion saria.

Oiartzungo sari ematearen irudia da honakoa: Iosune Cousillasek jaso zuen Josu Delgado Euskara zinegotziak emandako saria.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.