Oarsoaldeko arraunlariek ez dute atsedenik izango datorren asteburuan

KAE1eko San Pedro eta San Juanek hitzordu bikoitza dute asteburuan, eta bana ETEn ari diren Hibaika eta San Juanek, nahiz KAE2ko Trintxerpe-Illunbek.

Artxibo irudia. Sanpedrotarrek hitzordu bikoitza izango dute datorren asteburuan KAE1en.

Joan den asteburuan jokoan izan ziren zortzi banderetatik lautan Oarsoaldeak ordezkaritza izan zuen. Orduan lortutako emaitzekin, egoera honakoa da: hirugarren da Hibaika ETEko sailkapen orokorrean, eta bosgarren Batelerak ontzia; KAE1en, Libia laugarren da gaur-gaurkoz, eta jarraiki, bosgarren da arrosen Erreka ontzia; KAE2n, zortzigarren daude gizonen Hibaikako gizonak eta azken Trintxerpe-Illunbe klubeko Azkuene.

Asteburuan hiru ligak lehian izango dira berriro (KAE1ekoak hitzordu bikoitzarekin, gainera). Zumaia, Orio eta Portugaleteko banderak izango dituzte jokoan. Hona hemen asteburuko traineruen estropaden zerrenda:

Larunbata, hilak 17.

  • ETE Ligako zortzigarren estropada: Zumaiako bandera. Oarsoaldeko partaideak: Hibaika eta San Juan. IKUSI HEMEN SAILKAPENA.
  • KAE1 Ligako zazpigarren estropada: Zumaiako bandera. Oarsoaldeko partaideak: San Pedro eta San Juan. IKUSI HEMEN SAILKAPENA.

Igandean, hilak 18.

  • KAE2 Ligako bosgarren estropada: Portugaleteko bandera. Oarsoaldeko partaideak: Hibaika eta Trintxerpe-Illunbe. IKUSI HEMEN SAILKAPENA.
  • KAE1 Ligako zortzigarren estropada: Orioko bandera.

Bidasoan, Hondarribiko hiru ontziek ere hitzordua izango dute datorren asteburuan. Estropada horiei buruzko informazioa, hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.