Odola emango dute datorren asteazkenean Antxon

Saioa hilaren 21ean izango da, herriko kultur etxean. 16:30ean hasi eta 20:10ak aldera bukatzea aurreikusi dute antolatzaileek.

Antxon egindako odol emate saio bateko artxibo irudia.
Odola emateko saioa egingo dute datorren asteazkenean, hilak 21, Antxoko kultur etxean. Emaileei 16:30ean irekiko dizkiete ateak, eta 20:10ak aldera bukatzea aurreikusi dute.
 
Antolatzaileek gogora ekarri dute inolaz ere ez dela bertaratu behar COVID-19arekin lotutako sintomaren bat duen inor. Bestalde, boluntario berriei gonbita luzatu diete, bereziki 18 urtetik gorako gazteei.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.