Arraztalo Elkartea lan poltsa osatu nahian dabil
Hiru baldintza bete behar dituzte derrigorrez interesdunek lan poltsan sartu ahal izateko. Eskaerak egiteko aukera zabalik da dagoeneko
Sagastiak edota baratze ekologikoei esker, gaixotasun psikikoa duten pertsonen lan inklusioa bultzatzen aritzen da Arraztalo Elkartea. Horretarako, lan poltsa zabaldu dute, zehazki, baratze ekologikoetan lanaldi murriztuan lan egiteko.
Izen emateko, hainbat baldintza bete behar direla ohartarazi du elkarteak, hala nola, gaixotasun mental baten eraginez %33ko desgaitasuna onartua izatea, langabezian egotea eta Oarsoaldean bizitzea. Baldintzez gain, nekazaritzan esperientzia edukitzea baloratuko dela adierazi dute, baita beste edonolako lan esperientzia izatea ere.
Eskaera orri bat bete behar da lan poltsan sartu ahal izateko.