[Galeria] Azulejoz azulejo, marrazkia antzeman daiteke jada
Bigarren tailer egun honetan 'zirrara' adierazi dute partaideek.
Gaur, labaderoko mosaikoa osatzeko bigarren tailer irekia egin dute gerturatu diren emakumeekin. Azulejoz azulejo ibili dira goizean zehar, jada marrazkia antzematen hasi daiteke. K0lore urdinekin ibili dira jolasean batez ere gaurkoan, eta partaide batek aitortu du «zirraragarria» izaten ari dela baldosa bakoitza jartzea.
Hurrengo tailerra, printzipioz, azkenekoa izango da Kulturabirusaren programazioaren arabera. Partaideek adierazi dute gehiagotan parte hartzea gustatuko litzaiekeela, eta beste tailer egun bat sortuz gero bertan egoteko prest daudela azaldu dute.
Hirugarren tailerra, beraz, datorren ostiralean, arratsaldeko 5etan izango da. Arizmendi-eneako turismo bulegoan eman behar da izena.