Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Xarmaz betetako erakusketa, alfonbra gorri eta guzti

Film zehatz baterako sortu eta modaren historian betirako geratu diren hamar jantziren inguruan erakusketa antolatu du Jantziaren Zentroak. Irail bukaera arte bisita daiteke, doan.

Ainhoa Mendiburu erakusketako jantzien artean. Ainhoa Mendiburu erakusketako jantzien artean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/07/19

Xarmagarrietan xarmagarriena. Halakoa da Jantziaren Zentroak bere beheko solairuan ondu duen erakusketa. Glamourez betetako film sonatuenen hamar soinen erreplikak bildu dituzte, hasiera batean irail bukaera arte zabalik izango den erakusketan. Iaz Icon erakusketa antolatu zuten euren ustez modaren historiaren hamar diseinatzaile handienen traje ikonikoenak kopiatuta.

Hari horretatik tiraka heldu da oraingo hau, Ainhoa Mendiburu Jantziaren Zentroko arduradunak azaldu duenez. «Zinemara jauzi egitea erabaki genuen. Zinemako historian ikur bilakatu diren hamar jantzi aukeratu, kopiak egin eta erakustea erabaki dugu». Horietako hiruk, gainera, jantzirik onenenaren Oscar saria jaso zuten. Hamar jantzi, bederatzi diseinatzaile eta hamarnaka anekdota batu dituzte erakusketara; bederatzi horietatik hiru emakume, eta Oscar saria jaso duten hiru jantzietatik bi, emakumeek egindakoak dira. Diseinatzaile bat Erresuma Batukoa, bi Frantziakoak, eta gainontzekoak Ameriketako Estatu Batuetakoak dira.

Jantziei baino gehiago, ezagunak izan ez ziren diseinatzaileei aitortza da Mendiburuk azaldu duenez: «Diseinatzaile horiek zeintzuk ziren, zinema munduan egindako lana, sortutako jantziak, eta modaren historian izan zuten eragina zabaltzea da helburua».

Jantziaren kopiaren ondoan txarteltxoa jarri dute, horien deskripzioarekin zein diseinatzailearen izen-abizen eta berezitasunekin. Bitxikeriren bat ere kontatu du Mendiburuk; hala, erakusketara bildutakoen artean garestien saldu zena Marilyn Monroeren soineko zuria izan zela. Anekdota mordoa dituzte eta horiek, iraileko asteburuetan antolatuko dituzten doako bisita gidatuetan ezagutzeko aukera izango da. Hitzordua eskatu beharko da abuztu bukaeratik aurrera, Turismo Bulegoko 943 49 45 21ra deituta, edota jantziarenzentroa@errenteria.eus postara mezua idatzita.

Ramon Garciak josi ditu jantzi guztiak, mimo handiz, eta hori argi gelditzen da emaitzan. Erakusketa benetan ederra lortu dute. Pasa den urrian hasi zen lanean, eta apirilean bukatu zuen jantziak josten. German Nestaresen laguntzarekin egin du Garciak lan guztia. Mendiburuk egin ditu testuak eta bisita gidatuetarako gidoiak.

Ikusleak izar bihurtuko dira
Konplexuena josteko, Pretty Woman-ena izan dela dio Mendiburuk. «Ramonek [Garcia] hala dio, tolestura mordoa ditu eta hori izan omen da gehien kostatu zaiona». Bestaldean, errazena, Ozeko Aztiaren jantzia. Erakusketa biribiltzeko, 11. jantzia ere txertatu dute, alfonbra gorri gainean. Jendeak soinekoaren atzean jarrita Hollywoodeko izarren antzera egin dezake argazkia, «ikaragarrizko arrakasta izaten ari da». Beste sekretu guztiak, erakusketara joaten direnek ezagutuko dituzte.
Erakusketa doakoa da eta larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara bisita daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.