Bertso saio bikaina atzo Alaia Martinek, Amets Arzallusek, Aitor Sarriegik eta Beñat Gaztelumendik eskaini zutena. Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen lan eskergari aitortza bilakatu zen saioa.
Hobera egin dute Hibaikaren bi traineruek azken estropadan, sailkapen orokorrean postua mantentzen badute ere.
Joan berri den aste bukaeran 88 positibo atzeman dituzte lau herrietan; uztailaren 9tik 11rakoan 44 izan ziren orotara kutsatuak.
Arrasateko otxoteak kontzertua emango du larunbat arratsaldean. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, bost euroko prezioan.
Banderarik ez da iritsi, baina traineru guztiek esperotako mailari eutsi egin diote. San Pedro ibili da garaipenetik gertuen.
Film zehatz baterako sortu eta modaren historian betirako geratu diren hamar jantziren inguruan erakusketa antolatu du Jantziaren Zentroak. Irail bukaera arte bisita daiteke, doan.
Gazte sortzaile lezoarraren lanak hilaren 24 eta 25ean ikus daitezke, goizez, Donibane kaleko Kultura Aretoan. Espazioa dute ardatz sormen lanek.