Asteburutik asteburura, COVID-19 positiboak bikoiztu egin dira Oarsoaldean

Joan berri den aste bukaeran 88 positibo atzeman dituzte lau herrietan; uztailaren 9tik 11rakoan 44 izan ziren orotara kutsatuak.

Joan den asteburuan (hilaren 9tik 11ra) Oarsoaldeko lau herrietan 44 COVID-19 positibo jaso ziren. Joan berri denean (hilaren 16tik 18ra), berriz, 88. Bikoitza. Horietatik gehienak Errenteria-Oreretakoak dira (46), Oiartzunek kutsatu asko izan ditu (21), Pasaian ere kontuan hartzekoa izan da zifra (18), eta Lezoko kasua da baikorrena: hiru test positibo asteburu osoan.

Asteburuko, eta aurreko asteko datuengatik, herrietako tasek oso nabarmen egin dute gora, ia den-denak bikoizteraino. Behekoak dira datu eguneratuak, gaur Osasun Sailak emandako informazioa oinarri.

  • Errenteria-Orereta. Tasa: 363 (hilaren 11ko igandean 206koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 20-12-14.
  • Pasaia. Tasa: 460 (hilaren 11ko igandean 203koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 10-6-2.
  • Oiartzun. Tasa: 781 (hilaren 11ko igandean 337koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 14-4-3.
  • Lezo. Tasa: 493 (hilaren 11ko igandean 263koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 1-2-0.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.