Aste honetako eskuzko pasakako partidak (2021-07-20)
Asteazken eta ostegun arratsaldean launa norgehiagoka jokatuko dituzte kontzejupean. Hirugarren astean sartu da txapelketa.
Eskuzko pasakako txapelketa hirugarren astean sartu da. Aste honetan zortzi norgehiagoka jokatuko dituzte, lau bihar —asteazkena— eta beste laurak, etzi. Bi egunetako partidak 18:30ean hasiko dira.
Txost pilota elkarteak jakinarazi ditu zeintzuk diren aste honetan jokatuko dituzten partida horiek (izenak titularrenak dira):
Bihar, asteazkena, hilak 21
- Estefano – Etxabe / Dani – M. Mitxelena.
- Martin – A. Mitxelena / G. Mitxelena – X. Azpiroz.
- Aranburu – Urrosolo / Susperregi – Zapirain.
- Loperena – Noble / I. Mitxelena – Iraola.
Etzi, osteguna, hilak 22
- Estefano – Etxabe / Susperregi – Zapirain.
- I. Mitxelena – Iraola / Dani – M. Mitxelena.
- Loperena – Noble / J. Azpiroz – A. Zabala.
- Urbieta – Karrera / Esnal – Chiapusso.