Aldi baterako errementari lanpostua atera du Errenteriako Udalak

Eskaerak aurkezteko epea hilaren 29ra arte dago zabalik. Hainbat baldintza zehatz bete behar dituzte lanposturako hautagaiek.

Errenteriako Udalak ofizial errementari lanpostu bat aldi baterako betetzeko hautaketa prozesua abiatu du. Horretarako, deialdia eta oinarriak argitaratu du. Legez aurreikusitako prozedura guztiz garatzen denena behin betikoa izango da lanpostua. Eskaerak hilaren 29ra arte aurkez daitezke.

Deialdian parte hartzeko hainbat baldintza daude. Horien artean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea (edo eskola graduatu titulua) eta B motako gidabaimena edukitzea.

Eskaerak telematikoki eta aurrez aurre aurkez daitezke, azken kasu honetan Zu! arreta zerbitzuan.

Deialdiaren xehetasunak eta hautaketa prozesuaren oinarriak kontsultatzeko, sartu esteka honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.