Errenteria Hiria ikurrina, larunbatean
Hibaika Arraun Elkarteak antolatuta bederatzi ontzik hartuko dute parte. 17:30ean hasiko da estropada, Pasaiako uretan.
Larunbatean KAE Ligako Errenteria Hiria VIII Ikurrina estropada jokatuko da 17:30ean Pasaian, Errenteriako Udalak babestuta. Antolatzailea den Hibaikak hartuko du parte beste bederatzi ontzirekin batera.
Lehenengo txandan, Hibaika, Trintxerpe-Illunbe, Santoña, Zarautz eta Donostiarra arituko dira. Bigarren txandan, Portugalete, Busturialdea, Deustu, Hondarribia B eta Mutriku.