Ordu erdiko ikuskizuna da EMKE Musika Bandak eta Buruhandi eta Erraldoien Konpartsak ondu dutena. Gaur bi emanaldi egin dituzte eta 25ean, lau emanaldi izango dira. Guztietarako gonbidapenak agortuta daude.
Osakidetzak jakinarazitako txostenaren arabera, bederatzi oiartzuar hil dira COVID-19agatik. Hilezkortasun tasa %1,1 da.
300 abesti proposamen baino gehiago jaso dituzte. Horietatik aukeraketa egin eta hamar hautatu dituzte, zortzi euskaraz. Entzungai daude Spotifyn.
Hibaika Arraun Elkarteak antolatuta bederatzi ontzik hartuko dute parte. 17:30ean hasiko da estropada, Pasaiako uretan.
Bigarren urtez jarraian ez da madalenik izango pandemia testuingurua dela eta, keinu polita gaurko egunari udalak egin diona. Lekuona Fabrikako paneletan, dotore, erraldoi eta buruhandien konpartsa.
Murala margotuko dute larunbat honetan eta hurrengoan Zapirain Anaien kalean eta parte hartzera deitu dituzte herriko emakume guztiak; 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara arituko dira.
26era arte ez da TAO zerbitzurik ordaindu beharko Errenteria-Oreretan aparkatzeko. Hilarenb 26an jarriko dute berriro martxan.
Nigeriako Kontsulatuko ordezkariak Errenteria-Oreretan izango dira Nigeriako jatorria duten herritarrei Nigeriako nortasun agiria tramitatzen.
Muralak Errenteriako emakumeen historia garaikidea jarraitzen du, lihozko hariak gidaturik.
Makutso baserriko baratzeetan landaketa eta txukuntze lanak egitera gonbidatu dute. Bihar udalekuetakoak ibiliko dira.
342.286 euroko kostua dute lanek, eta zati bat garajeen jabeek ordainduko dute. Sei bat hilabetean eginak izango dira iragaizte arazoak konpontzeko lanak.
'Libia' ontzia KAE1eko ordezkari bakarra da gizonen kategorian. Hondarribiko bi traineru nagusiek ere parte hartuko dute Lekeitioko lehian.