Hasi dira Tomas Garbizu kaleko garajeen estalkia eraberritzen

342.286 euroko kostua dute lanek, eta zati bat garajeen jabeek ordainduko dute. Sei bat hilabetean eginak izango dira iragaizte arazoak konpontzeko lanak.

Atzo hasi ziren Altamira auzoko Tomas Garbizu kaleko 23-23 zenbakietako garajeen estalkia eraberritzen. Iragaizte arazoak dituzte garajeetan, eta lanen xedea da horiekin bukatzea. 342.286 euroko aurrekontua dute lanek, eta sei bat hilabeteko iraupena izango dute.

Lanak egiteko, 2018 urriaren 16an udalak eta garajeen jabeek hirigintza hitzarmena sinatu zuten. Horren arabera, aparkatze eremuetako jabeek lanen kostuaren zati bati aurre egin behar diote. Construcciones Echaide SAk egingo ditu lanak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.