[Galeria] Hasi da 3x3 saskibaloi txapelketa
Atzo jokatu zituzten Piztu Lezok antolatutako lehiaren lehen kanporaketak. Hurrengo lehiak bihar, eta hilaren 27 nahiz 29an jokatuko dituzte.
Atzoko lehen jardunaldiarekin, hasi da dagoeneko 3×3 11 gara saskibaloi txapelketa. Hiruna kideko 22 taldek eman dute izena, eta ohikoa den bezala, partidak Lezotarra tabernaren ondoko kantxan jokatzen ari dira.
Hurrengo hiru jardunaldiak hilaren 22ko (osteguneko), 27ko eta 29ko arratsaldetan izango dira. Piztu Lezok antolatu du hirugarrenez kirol jarduera. Bertan 16 urtetik gorakoen hiruko taldeak daude, eta partidak (10 minutukoak) kanporaketa modura ari dira jokatzen.
Jarraian, atzoko partidetako hainbat irudi.