Nigeriako nortasun agiriak tramitatuko dituzte asteartean
Nigeriako Kontsulatuko ordezkariak Errenteria-Oreretan izango dira Nigeriako jatorria duten herritarrei Nigeriako nortasun agiria tramitatzen.
Datorren asteartean, hilaren 27an, Nigeriako Kontsulatuko ordezkariak Errenteria-Oreretan izango dira Nigeriako jatorria duten herritarrei Nigeriako nortasun agiria tramitatzen.
Reina Aretoan egingo dute tramitazioa 09:00etatik 20:30era arte.