Espainiako Txapelketan, bikain Aramendi anaiak
Lleidan izan diren 16 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan ohorezko postuak lortu dituzte biki sanjuandarrek. Euskadiko rankinean aurre-aurrean daude.
Xanju Kirol Klubeko atleta kadete eta anai diren Mikel Aramendi eta Ander Aramendi, distantzia luzeko lasterketetan aritzen dira. Joan den asteburuan Lleidan izan zen aire libreko 16 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan lan bikaina egin zuten.
Lleidan, zilarrezko domina lortu zuen 3.000 metroko lasterketan Ander Aramendik. Bere marka pertsonala hobetu zuen 9 minutu eta 11 segundoko denborarekin. Mikel anaia, 8. postuan geratu zen oztopoen 1.500 metroko lasterketan. Hala ere, bere marka pertsonala hobetu zuen, 4.38ko denborarekin.
Euskadi mailako rankingean goiko postuak bereganatu dituzte: 1.500 metroko aire libreko oztopoen kategorian lehenengo dago Mikel, eta bigarren Ander. 3.000 metroko aire libreko pistako zerrendan, berriz, hirugarren sailkatu da Ander eta Mikel bosgarren.
Iñaki Lopetegi korrikalari ezaguna da haien osaba eta entrenatzailea, hura ere Xanju Kirol Klubekoa. Harekin entrenatzen dute txikitatik.