Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaPolitika

Proposatutako 18 gaiak onartu dituzte ohiko udalbatzarrean

Bi abstentzio egon diren arren, proposamen guztiak aurrera joan dira. Horien artean, kultura oinarrizko ondasun izendatu dute.

Orokorrean, udal talde guztiek bat egin dute proposamenak onartzerakoan.
Alaine Aranburu Etxegoien
Pasaia
2021/07/22

Ohiko udalbatzarra egin dute gaur Pasaiako Udalean. Ekainaren 28an egindako bilkuraren akta onartu dute lehenengo, ondoren, onartu beharreko 18 puntuak bozkatu dituzte, eta kultura sektorea leheneratzeko eta suspertzeko EH Bilduren mozioa eztabaidatu dituzte.

Gai gehienetan ados agertu dira udal taldeak, eta proposamen guztiak aurrera atera dira. Hala ere, bi abstentzio egon dira, bata, babes ofizialeko etxebizitzen aferan, EH Bildu abstenitu egin da, eta, bestea, udalaren eta bere erakunde autonomoen kontu orokorraren behin betiko onarpenaren bozketan, Podemos-Ahal Dugu izan da abstenitu dena. 

Urte askotan alderdi guztien artean landu duten akordioa ere onartu dute gaurkoan, hain zuzen ere, erabilera publikorako irekitako, edo udal ekipamenduetarako diren Pasaiako Portu Agintaritzaren titulartasuneko bederatzi higiezinen ondare erregularizaziorako esparru akordioaren alde altxatu dute eskua denek. Podemos-Ahal Duguko Julen Rodriguezek eskerrak eman dizkie Izaskun Gomez alkateari eta Joseba Belaustegi udal letraduari, “akordioa egitea ahalbidetzeagatik”. Alkateak Portuko agintaritzari eman dizkio eskerrak.

Foru Aldundiaren eta Pasaiako Udalaren artean, haurren eta nerabeen parte hartzea sustatzeko politika publikoen laborategi bat abian jartzeko ados jarri dira udal talde guztiak. Lore Suarez sozialistak aldundiaren lana aitortu du: “Urte askotan bai udalak eta bai Foru Aldundiak egindako lana aintzat hartu nahi dut”. Herritarrei ere eskertza egin die alor honetan egindako lanagatik.

Lanbide Heziketako zikloen kudeaketaren eskumenak udalarenak izatera pasa dira gaurko ohiko bilkuraren ostean. Gehiengo osoa jaso du eskuordetze horrek. 

Kultura “premia biziko” ondasun

Amaitzeko, EH Bilduk mozio bat aurkeztu du kultura “premia biziko ondasun” izendatzeko. Kontra-mozio bat egin diote, eta, koalizioko kideek hasierako mozioa alde utzi dute, beste mozio transnazional bat aurkezteari ekiteko, PSE-EE eta EAJrekin batera. Gaur onartutako mozio horretan, kultura ondasun gisa onartzeko kultur mahai bat osatzea, kultur eragileekin programazioa adostea eta diru laguntzen ordenantza berritzea adostu dute. Gehiengo osoz onartu da.

Rodriguezek esan du, beraientzat kultura oinarrizko ondare izan dadin, mozioak ez duela apustu garbia egiten: “Kultura garrantzitsu izatetik, oinarrizko izatera pasako da, baina, horretarako, baliabide gehiago jarri behar dira: aurrekontuak, langileak eta gastuak handitu behar dira. Hori da oinarrizko izendatzea. Tarteko mozio berrian aurrekontuak mantendu egingo direla dio, ez handitu”.  

Loreto Osa jeltzaleak erantzun dio, mozioaren testuan “gutxienez aurrekontuak mantentzea” jartzen duela esateko, eta hori onartzeko prest zegoela EAJ. 

 

 

 

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.