Berpiztu programak dakartzan onurak azpimarratu ditu PSE-EEk
Eusko Jaurlaritzak 2020.urtean onartu zuen Berpiztu programak Oarsoaldeari eta bereziki Lezori onura handia ekarriko diola baieztatu du PSE-EEk
Eskualde behartsuenen ekonomia berraktibatzeko asmoz onartu zuen Eusko Jaurlaritzak Berpiztu programa 2020an, tartean Oarsoaldea zegoelarik. Lezoko PSE-EE taldea positibo agertu da honen aurrean, eskualdeko plan estrategikoa bizkortzea dakarrela sinetsita. 24 milioi euro baliatuko dituzte prozesu honetan, 7 lan-lerrotan banatuko dituztenak. Guztiak ekonomia berraktibatzeko, lanpostuak berreskuratzeko eta berriak sortzeko asmoarekin.
Lan-lerroetako bat pandemiaren testuinguruan galdutako lanpostuen baitakoa izango da. Horiek berreskuratu eta langabezia tasa %10aren azpitik mantentzeko xedea izango du. Kolektibo zaurgarrienak hartu nahi ditu kontuan, gainera: gazteak, 45 urtetik gorakoak, langabezian denbora luzean daramatenak eta esklusio egoeran aurki daitezkeenak.
Programa honek Badia Berri enpresaren sendotzea ere ekarriko duela baieztatu du. Lezon dago kokatuta EAEn sortu den lehen laneratze enpresa hau eta baztertze arriskuan dauden pertsonen egoerak lehenesten ditu.