2021/7/23

plenoa oiartzun

Jaurlaritzaren hondakinak prebenitzeko planari alegazioak jartzea aztertuko dute plenoan

Ikasturte politikoko azkeneko udalbatzarra egingo dute datorren asteazkenean. Hamabi puntuko gai zerrenda edukiko dute aztertzeko.

EH Bildu: "Udalak ez du jakin behar bezala aditzen eta behar bezain azkar egoera berrietara moldatzen"

Donibaneko herritarren eta bisitarien arteko elkarbizitza hobetzeko proposamenak egin zituzten abertzaleek ekainean. Erantzunik jaso ez izana, eta arazoa konpontzeko mugimendurik egin ez izana leporatu diote udal gobernuari.

Kale bat eta lau luze biharko erlojupekoan

Bederatzi ontzik hartuko dute parte biharko Errenteria Hiria VIII Ikurrinan.

[Erreportajea] Luze prestatutako jokoak

Tokio 2020 Olinpiar Jokoak gaur hasi dira, eta Oarsoaldeko eta Bidasoko lau kirolarik hartuko dute parte. Horietatik bi emakumeak: Teresa Errandonea irundarra eta Ane Santesteban errenteriarra.

gure aluak dekolonizatzen

Norberaren tokirik propioenak kolonizatuta daudelako

‘Gure aluak dekolonizatzen’ tailerra egin dute berriki, Kulturabirusaren barruan, Loregorrik gidatuta. Hilerokoa zein baginen kolonizazioa izan dituzte hizpide, emaitza onarekin.

ANDER MUÑOZ. SORTZAILEA.

[Elkarrizketa] "Dauden errealitateak lantzen saiatzen naiz"

Arte Ederretako ikasle, herrian erakusketa zabalduko du 24 urteko sortzaileak. Bihar eta etzi goizez (11:00-13:00) ikus daiteke lezoarraren lanen bilduma Kultura Aretoan. ‘Espazioak eta erregistroak’ izenburupeko mostra da.

Hitz joko mota asko sortzen ditu Agirresarobek, nahiz eta kontrapasa izenekoak dira asmatzeko gustukoen dituenak.
IÑAKI AGIRRESAROBE HITZ JOKO SORTZAILEA

[Elkarrizketa] "Lehia erreal batean nahi genuen sartu"

Laukiz lauki hizkiak, hitzak eta esaldiak sortzen eman ditu azken hamarkadak Agirresarobek. Onartu duenez, tokian tokirako asmatutakoak dira arrakastatsuenak, «esklusiboak» baitira. Hainbat tokitan salgai dagoen ‘Oarsoaldean barrena laukiz lauki’ liburuxka egin du HITZArentzat.

[Erreportajea] Ametsak errealitate bihurtzen hasteko lehen urratsa

Berdintasuna Amets iniziatiba garatu du ikasturte honetan zehar Irungo Berritzeguneak. Oarsoaldeko eta Bidasoko 18 ikastetxek berdintasunarekin lotutako egitasmoak aurkeztu dituzte.

Joxean Sánchez PSE-EEko bozeramailea Berpiztu programa aurkezten

Berpiztu programak dakartzan onurak azpimarratu ditu PSE-EEk

Eusko Jaurlaritzak 2020.urtean onartu zuen Berpiztu programak Oarsoaldeari eta bereziki Lezori onura handia ekarriko diola baieztatu du PSE-EEk

Saguzarrak gertutik ezagutzeko aukera

Listorretako aisialdiko etxolan elkartuko dira 21:00etan. Euskaraz eta gazteleraz izango dira azalpenak, eta prezioa, 6 eurokoa da.

txorbela

Txorbela otxotearen kontzertua, bertan behera

Soinueneak kontzertua antolatua zuen biharko, baina COVID-19aren eraginez, bertan behera utzi behar izan dute. Dirua itzuliko dute.

[Galeria] Aste honetako eskuzko pasakako emaitzak (2021-07-23)

Txost pilota elkarteak antolatzen duen Eskuzko Pasaka Txapelketako hirugarren astean zortzi partida jokatu dituzte kontzejupeko pilotalekuan.

Astelehenetik ostegunera 153 COVID-19 positibo Oarsoaldean

Oiartzunek du eskualdeko tasarik altuena, 1.000tik hurbil da. Joan den asteko astelehenetik ostegunera 133 kasu jaso ziren.

Errenteriatik igarotzen den GI-636 errepidea moztuko dute lanak direla eta

Desbiderazioak GI-636 errepidean lurra birgaitzeko lanak direla eta

Hilaren 23tik 24ra ibilbide aldaketa egin beharko du Irundik Donostiara GI-636 errepidetik joan nahi duenak, lurra birgaitzeko lanen ondorioz. Hilaren 24tik 25era kontrako noranzkoan izango du eragina.

Donostiako Klasikoa txirrindularitza probagatik bide mozketa

Trafiko aldaketak Donostiako Klasikoagatik

Uztailaren 31n Donibaneko eta Antxoko irteerak itxiko dituzte Donostiako Klasikoa txirrindularitza lasterketa igaroko den orduetan; egunean bi aldiz.

Donibaneko jaiak ospatuko ez diren arren, egitarau kulturala aurkeztu du jai batzordeak

Udalak ez du jairik antolatu, dena dela, kultura ez da faltako Donibaneko jaiak izango zitezkeen egunetan. Bihar hasi, eta hilaren 31n amaituko da egitaraua.

Gehiago