Desbiderazioak GI-636 errepidean lurra birgaitzeko lanak direla eta

Hilaren 23tik 24ra ibilbide aldaketa egin beharko du Irundik Donostiara GI-636 errepidetik joan nahi duenak, lurra birgaitzeko lanen ondorioz. Hilaren 24tik 25era kontrako noranzkoan izango du eragina.

Errenteriatik igarotzen den GI-636 errepidea moztuko dute lanak direla eta GI-636 errepidea moztuko dute hilaren 23tik 25era

Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-636 errepidea berritzeko lanak egingo ditu hilaren 23tik 25era. Zehazki hilaren 23ko 23:00etatik hilaren 24ko 22:00etara itxiko dute errepidea Irundik Donostiarako norabidean eta hilaren 24ko 23:00etatik hurrengo eguneko 22:00etara kontrako noranzkoan. Molinaoko tunelean ariko direnez Errenteria eta Antxotik igarotzen diren bideei eragingo die. 

Bide horiek jarraitu nahi dituenak Don Boscoko biribilgunetik sartu eta Molinao eta Las Mercedesekora abiatu beharko da berriro ere GI-636an sartzeko. Eta Las Mercedeseko biribilgunetik sartu eta AP-1/AP-8 bidea hartu kontrako norabidea hartzen duenak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.