Trafiko aldaketak Donostiako Klasikoagatik
Uztailaren 31n Donibaneko eta Antxoko irteerak itxiko dituzte Donostiako Klasikoa txirrindularitza lasterketa igaroko den orduetan; egunean bi aldiz.
Jaizkibelgo ibilbidea itxiko dute Donostiako Klasikoagatik Uztailaren 31n Donostiako Klasikoak hartuko du Jaizkibelgo bidea, hortaz, bertarako sarbidea itxita egongo da gainontzeko ibilgailuentzat. Udaltzaingoak adierazi duenez, Pasai Donibaneko irteera ere itxiko dute 11:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 16:30era. Antxon Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatu dute, Nafarroa Etorbideko irteera ez baita erabilgarri egongo 12:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era.
Lasterketaren unean uneko gorabeheren aurrean aldaketak egon daitezkeela gaineratu dute. Informazio gehiago nahi duenak 943 004 300 telefonora deitu dezake.
