Astelehenetik ostegunera 153 COVID-19 positibo Oarsoaldean
Oiartzunek du eskualdeko tasarik altuena, 1.000tik hurbil da. Joan den asteko astelehenetik ostegunera 133 kasu jaso ziren.
Astelehenetik ostegunera (atzora), Oarsoaldeko lau herrietan 153 COVID-19 positibo gehiago jaso dituzte osasun zerbitzuek. Joan den asteko epe berberean (hilaren 12-tik 15era) 133 izan ziren jasotakoak.
Aste honetan Errenteria-Oreretan jaso dira kasu gehien, 69 denera. Pasaian 36 izan dira atzemandakoak, 32 Oiartzunen eta hamasei Lezon.
Tasek gora egin dute azken egunetan. Beheko zerrendan, atzoko datuak oinarri izanda, herriz herrikako egoera.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 453 (joan den asteko ostegunean 281ekoa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 16-19-16-18.
- Pasaia. Tasa: 580 (joan den asteko ostegunean 382koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna):4-9-10-13.
- Oiartzun. Tasa: 935 (joan den asteko ostegunean 607koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna):8-10-4-10.
- Lezo. Tasa: (joan den asteko ostegunean 281ekoa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna):6-3-2-5.