Saguzarrak gertutik ezagutzeko aukera
Listorretako aisialdiko etxolan elkartuko dira 21:00etan. Euskaraz eta gazteleraz izango dira azalpenak, eta prezioa, 6 eurokoa da.
Saguzarra Listorreta Abenturak barruan Saguzarrak bertatik bertara entzun eta ikusteko aukera izango da hilaren 30eko arratsean. Ana Caro adituak gainera, aurkezpena egingo die bertaratzen direnei, saguzarren gaineko informazioa zabalduz: ezaugarriak, orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak…
Behaketa ilunabarrean egingo dute, saguzarrak entzuteko eta ikusteko tresneria berezia erabilita.
Listorretako aisialdiko etxolan elkartuko dira 21:00etan. Euskaraz eta gazteleraz izango dira azalpenak, eta prezioa, 5 eurokoa da. Aldez aurretik eman behar da izena eta horretarako, 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deitu behar dute interesdunek.
