Hibaikakoak lehiatik kanpo utzi ditu COVID-19ak asteburuan

Pasaiako Badian eta Pedreñan zituzten estropadetan ezin izan dute parte hartu Hibaikako arraunlariek, konfinatuta daudelako.

Emakumeen tripulazioa. Argazkia: Hibaika Arraun Elkartea

COVID-19ak Hibaikaren bi tripulazioak lehiatik kanpo utzi ditu asteburuan. Konfinatuta daude bi tripulazioak, gizonena eta emakumeena. KAE2 Ligako Errenteria Hiria VIII. Ikurrina jokatu zen larunbatean Pasaiako Badian Hibaikak antolatuta, baina ezin izan zuten parte hartu Hibaikakoek. Positibo bana izan da bi tripulazioetan.

Beste hainbeste gertatu zen atzo emakumeen traineruarekin. Pedreñan zuten hitzordua, baina haiek ere isolatuta daude eta ezin izan zuten parte hartu lehian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.