Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Katakrak liburu dendari buruzko hitzaldiarekin hasiko da Kulturabirusa

Bost ekitaldi izango dira uztaileko azkeneko astean. Horiekin gozatzeko sarrerak eskuragarri daude turismo bulegoan (Arizmendienean).

katakrak Katakrak liburu denda ekonomia sozialean oinarrituta dago [Arg.: katakrak.net].
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/07/26

Uztaileko azken astea hasi berri da, eta Kulturabirusak bost ekitaldi dakartza aste honetarako. Lehenengoa bihar arratsaldean izango da.

Biyurri hitzaldiak zikloaren seigarren eta azkeneko hitzaldia egingo dute bihar arratsaldean. Juan Etxenikek Iruñeko Katakrak liburu denda kooperatibaren esperientziaren berri emango du, 19:00etan hasita, udaletxeko pleno aretoan. Katakrak. Liburu denda bat baino gehiago da hitzaldiaren izenburua.

Edukiera mugatua izango duenez, sarrerak turismo bulegoan edo Biyurrienearen sare sozialen bitartez harremanetan jarrita lor daitezke (Instagram eta Facebook).

HiruBinaka, ostiralean

Herriko sortzaileek sortutako formatu propioaren bigarren saioa egingo dute datorren ostiralean —hilak 30—. Lehenengoa hilaren 16an egin zuten.

Sortzaile bikote hauek plaza inguruan prestatutako hiru agertokietan arituko dira beraien lanak eskaintzen. Honakoak dira bikote horiek: Oreka TX eta Myriam Perez Cazabon; Malen Elizasu eta Xabier Belaunzaran; eta Idoia Beratarbide eta Maria Mendizabal.

30na pertsonako hiru taldetan banatuko dira ikusleak. Kasu honetan ere turismo bulegotik pasatu beharko dute sarreraren bila.

Larunbatean, hiru ekitaldi

Larunbatean egun mugitua izango da Oiartzunen. Sortzaile Azoka egingo dute, bi zatitan banatuta. Alde batetik, artisauek eta beste artegileek azoka egingo dute, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara, eliza inguruan (eguraldi txarrarekin, Elizalde Herri Eskolako frontoian). Informazio gehiago aurki daiteke esteka honetan klik eginda.

18:00etan, berriz, Oiartzun urtekaria eta Mugarri bildumako aurtengo zenbakia aurkeztuko dituzte udaletxean. Sarrerak hartu beharko dira turismo bulegoan.

Eguna bukatzeko, Harri Beltza elkarteak antolatzen duen udako kontzertuaren txanda izango da. Muski & Uzi eta Lagunak arituko dira eliza inguruan, 19:30ean hasita. Euriarekin, Elizalden egingo dute. Sarrera edukiera bete arte izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.