Auzo konpostaren jarraipen bisita egingo dute asteazkenean
Teknikariarekin batera auzo konpostaje guneetan, jarraipen bisita egingo dute hilaren 28an.
Konpostaje guneen urteko 5. bisita egingo du Lezoko Udalak, urteko egutegia jarraituz, uztailaren 28an, 9:00etan. Altamiratik hasiko dira, eta jarraian Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopeneko guneetatik pasako dira. Maiatzeko eta uztaileko bisitak errefortzuak direla jakinarazi dute, 2020ko kanpainan estreinatutako planteamenduaren arabera.
Konpostagailuen portaeraren bilakaera “nabarmen” hobetu dela dio udalak. Zehaztu du batez besteko tenperaturetan nabaritu dela, 5 gradu altuagoak izan direlako 2019. urtearekin konparatuz.
Indartzeak, aurten aurrera jarraitu duela adierazi dute. Horregatik, uztailean, bi indartze bisita egiteko asmoa dutela azaldu dute udaletik, eta laugarren bat ere jarraian egingo dute eman dute jakitera. Hurrengo ohiko bisita, irailaren 2an izango da.
Konpostajeak hobe funtzionatzeko maiztasunez bisitak egiteaz gain, “konpostagailuen barruko tenperatura altuak mantentzearen medioz, prozesuaren bukaeran lortzen den konpostaren maila higieniko egokia” izatea onuragarria dela gogorarazi du udalak.
Asteazkeneko jarraipenean teknikariak galderak erantzuten egongo da. Helbide elektroniko hau ere ahalbidetu dute edozein zalantza edukiz gero.